AZALPENA
Saio historikoa bezala kontsideratu daiteke Bilboko Bilborock aretoan 2006. urteko apirilaren 07an egindakoa. Gure aldetik, bertsolaritza eta musika beltza (rap eta reggaea) elkar ezagutarazteko lehen zita garrantzitsua izan zen hauxe. Bilborock bezalako gune pribilegiatuan, Jon Maia, Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariak Selektah kolektiboko kideekin elkartu ziren (Daddy Jeff, Molte Mc, Wanka, Aritz Sound system eta DZ), geroago bertso sound system bezela ezagutuko zen ekimenaren haziak landatuaz. Eta guztia, breakdantzarien energia eta txiribueltekin apaindua :-)
Aretoa jendez gainezka egon zen eta ez zen inor hotz geratu ikusitakoa ikusi eta gero.
Pena da, beste behin ere, ekitaldiaren irudi edo audiorik ez edukitzea.
Topaguneko Xaguri eskerrak eman behar dizkiogu zita hura posible egiteagatik.
HAR-RAPA-ZANK vs HARRAPAZANK
Jaialdia Har-RApa_ZAnk bezela aurkeztu zen; hau da, Bilboko udalarekin elkarlanean Topaguneak gazteentzako antolatutako euskerazko emanaldiak. HAuxe Gaztezulo aldizkarian azaldutako azalpena:
Harrapazank ekimena Bilboko gazteentzako kultur programa da, hainbat eragilek elkarlanean sustatutako plangintza berezia. Topaguneak, euskara elkarteen federazioak, 2006an jarri zuten abian Bilboko Udalaren laguntzaz.
Harrapazank-ek gazteak, aisialdia eta euskara ditu ardatz. Azken bi osagaiak uztartu eta gazteen artean euskararen erabilera bultzatzea du xede. Harrapazanken Bilboko gazteak dira benetako protagonistak.

Emanaldirako prestatutako baseentzat egindako disko azala.
GIDOIA
Emanaldi berezi hartarako honelako gidoitxoa prestatu genuen (gero gustiz beteko ez zena, beti bezela :-)
BERTSO-RAP SAIOA
BILBO Bilborock aretoa 2006 IV 07 (Ostirala 19:30-21:00)
SARRERA
Jon Maia, Unai Iturriaga eta Igor Elorza 3na bertso ( a capella)
Azkeneko bertsoaren amaieran
Aritz-ek basea (baseen Cd-a 1)
Base horrekin 2na bertso (Dz tartean sartu eta scratch-ak sartu)
Bertsolariek raperoen aurkezpena egiten dute
Daddy Jeff eta Jonek 4 kantu Dz-ak jarritako baseekin
Break Dantzariak (Aritzen musika)
BERTSO SORTAK
1- Unai Iturriaga
Dz-ak sanplerrarekin aurkezpena egiten dio
Aritz Cd Aste Nagusia (12. kanta 26 segundu-deelayaz moztu eta baseen 3� nahastu)
3 bertso basearekin
Sirenarekin basea moztu eta Bilbo 12 berriro sartu (26 �) + basea
Beste 3 bertso
Sirenarekin basea moztu eta Bilbo 12 berriro sartu (26 �) Bukatu du
DZ ERAKUSTALDIA
2- Jon Maia
Baseen 10. kanta (tartean tronpeta hotsak beraiek sartu)
SELEKTAH 2 KANTU
3- Igor Elorza
Baseen 5. kanta + DZ scratch
BREAK II. ERAKUSTALDIA
BERTSO-RAP LEHIAKETA
Dz-ren baseak + bukaeran Aritz-ek reggae basea (Real Rock)
Biserako :-)
Daddy Jeff beat box + Dz bertso biniloa
Agurra